jueves, 23 de mayo de 2019


AZOKA SOLIDARIOA 


Dakizuenez, hurrengo astean, maiatzak 30ean, Azoka Solidarioa ospatuko dugu eskolan. Aurten, umeek egindako produktuen salmentarekin irabazten den dirua, SOLIDARIOS SIN FRONTERAS erakundearentzat izango da: https://solidariosinfronteras.org/ 
Como sabréis, el próximo jueves 30 de mayo, celebraremos el Mercado Solidario en la escuela. Este año, el dinero que recaudemos irá destinado a la organización SOLIDARIOS SIN FRONTERAS: https://solidariosinfronteras.org/

Gainera, maiatzaren 29an, erakundeak egiten duen lanaren berri ematera etorriko dira eskolara. Aurrerantzean ordutegia eta lekua zehaztuko dizuegu. Zuen parte hartzea eskertuko genizueke.
Además, el 29 de mayo, contaremos con una persona que nos hablará del trabajo que realiza esta ONG. Más adelante os confirmaremos lugar y hora. Agradeceríamos vuestra participación.



Hona hemen 1go mailako ikasleek ekoiztutako produktuak:
Os presentamos los productos realizados por el alumnado de 1º curso:


Koloretako gatz potoak, 3 lerroan jolasak, puzzleak eta landareak: 1€ bakoitza
Botes de sal de colores, 3 en raya, puzzles y plantas: 1€ cada unidad










Lepokoak eta oskolak: 2unitate 1€  (nahi duzuen konbinaketa eginez)
Collares y conchas: 2unidades 1€  (podéis hacer la combinación a vuestro gusto)




Animatu zaitezte salmentan egongo diren lanak erostera, Yemen herriaren onurarako!!!
¡Animaos a colaborar comprando nuestros productos, para el bien de Yemen!



viernes, 12 de abril de 2019

Aste Kulturala

Urtero bezala, ASTE KULTURALA ospatu dugu eskolan. Ekintza desberdinak egiteko aukera izan dugu, hala nola, 6.mailakoen antzerki lanak ikusi, Kulki tailerrak, bertsolariak, Expo-Kueto, erromeria...
                      

Klikatu hemen:
Resultado de imagen de erromeria

jueves, 11 de abril de 2019

Argi mahaiarekin jolasten

Kaixo familiak!
Aurreko astean, Haur Hezkuntzakoek, material bat utzi ziguten gelan frogatzeko: ARGI MAHAIA.

Asko disfrutatu genuen koloreak aztertzen, gorputz geometrikoak manipulatzen eta urarekin jolasten.

Hementxe dituzue momentu horietako argazki batzuk:





































Familiekin hausnartzen

Gabon!
Eskerrik asko atzo bilerara etorri zineten guztioi.

Guztion artean lanean jarraituko dugu zuen kuttunen onurako.

Ondo pasa oporretan!




lunes, 1 de abril de 2019

Bilbora irteera!

Familia agurgarriak!
Dakizuenez, azken hilabeteetan hainbat ekintza egin ditugu eta horietako bat zuekin partekatu nahi dugu oraingoan: martxoak 21ean Bilbora egindako irteera.

Bertan, Arte Ederretako Museoko hainbat margolan ezagutu eta aztertu genituen. Ondoren, Doña Casilda parketik bueltatxo bat eman genuen, eta hamaiketako goxoa jan eta gero, Guggenheim Museoa kanpoaldetik ikusi genuen.

Baina benetan umeek ondo pasa zuten momentua, parkekoa izan zen, bertan barreak baino ez baitziren entzuten.

Hementxe dituzue egun horretako momentu desberdinetako irudiak:


Sakatu argazkian, prestatutako bideotxoa ikusteko.

Heziketa Fisikoko saioa

Resultado de imagen de dibujo ejercicio fisico

Klikatu irudiaren gainean!!!!


miércoles, 19 de diciembre de 2018

ONGI ETORRI GURE BLOG BERRIRA!

Kaixo familiak!

Hementxe gaituzue, erronka berri honekin gure esperientzaren berri zuekin partekatzeko. Blog honetan zuen seme alaben bizitzaren zatitxo bat erakustea dugu helburu. Eta ba al dago zuen haurren bizipenak laburtzen dituen argazki sorta baino kuttunagorik? 

egizue klik!!


Animatuko gurekin batera bidea egiten?